Youtuben agertzen den bideo hau aukeratu dugu lan hau burutzeko aukeratu dugun gaia umeak direlako. Bideo honetan umeak erortzen agertzen dira eta interesgarria eta farregarria iruditzen zaidalako aukeratu dugu. Bideo honetan umeak erortzen agertzen dira, eta nik ikusten dudana da ume guztiak ez dituztela gaitasun fisiko berdinak bai beste umeekin konparatzen baditugu bai helduekin konparatzen baditugu. Haurrak modu natural batez erortzen dira askok bere gorputza ez dagoelako guztiz garatua eta beste batzuek aldiz, egin ahal ez dituzten gauzak edo bat-batekoren bat sufritze dutelako erortzen dira.
Artikulu hau, oso aproposa eta garrantzitsua iruditu zaigu, umeen heziketa prozesurako. Izan ere, gu orain, ume horiei heziketa bat emateko prestatzen ari gara, baina nire ustez, goian aipatutako guztia, bai irakasle bai guraso bai pertsona orok jakin behar duen gauza bat dela uste dugu. Bertan, Alicia Herranz psikopedagogoak, ume batek 2 urte betetzean, non bere hizkuntza garatzen hasten da, gurasoek eta irakasleek ume horiengan izan behar duten papera azaltzen du. Hau da, umeek txikitatik hizkuntzarekin arazoak izaten ez hasteko, hainbat ariketa erakustarazten dizkigu; hala nola, argazkien edota irudien bidez haren hiztegia aberastea; haren adinerako aproposak diren ipuinak erabiltzea; antzerkiak ikustea komunikazioa garatzeko; abestiak entzutea, memoria hobetzeko, etab.
Hemendik aurrera, izenburuak deskriptiboak izan behar dira; bestela amaituko duzue "Hirurogeita hamazortzigarren ekarpena" bezalako izenburuekin.
ResponderEliminar-
Gaiak bi badira, sarrerak ere bi. Kasu honetan, esate baterako.
-
Lana laurok egiten ez baduzue, ez izenpetu laurok.
-
Zorionak, bat edo batek duen gaitasun dialektikoagatik. Bideoa ikusi dudanean "zer ote dakarte hauek" hasi naiz pentsatzen (atzetik egurra zetorrela pentsatuaz), baina argumentazio horren aurrean zorionak ematea besterik ez dut.
-
Etiketez, aurrekoan esan dizuet "Amaia eta Zuriñe" oraingoan.
Gainera, etiketa deskriptiboak ere erabili. Honetan, esate baterako:
Amaia, Zuriñe, Josune, Maria, ekarpena,
eta
garapen fisikoa, hizkuntzaren garapena,
(edo "garapen motorra" edo ondoen legokiokeena eta "komunikazioaren garapena" edo "garapen psikologikoa" edo ondoen legokiokeena, zuen irizpideen arabera, beti ere.)
--
Teknikaz.
"Artikulu hau" esan beharrean, era deskriptiboagoan idatzi behar zenukete.
Ikasgaian aurrera joan hala, gurasoentzako materialik ez erabiltzeko gomendatuko dizuet. Momentuz ona, uste dut.