Taldeko partaide bakoitzak bere hausnarketa egin ondoren, batu egin izan gara hausnarketa kolektibo bat eratzeko, hau da, gure iritziak emanez akordio batera iristeko gu irakaslearen ikuspuntutik jarrita, egoeren aurrean egingo genukeena esanez.
Alde batetik, klaseak entretenigarriagoak egingo genituzke, umeen hezkuntzarekiko motibazioa pizteko. Honekin esan nahi duguna da, klaseak ez direla guztiz teorikoak izan behar, praktika ere behar dutela. Bestetik, umeak, gurekiko berdinak balira tratatuko genituzke; horrela, etorkizunean gugandik ikasitako guztia praktikan jarri ahal izango dute. Amaitzeko, bururatutako azken ideia, umearen egoera afektiboa kontuan hartzea da. Izan ere, haurrei egunerokotasunean arduratzen zaizkien egoerek klasean nolabaiteko eraginak dituzte.
Ile azpikoari gehixeago eragiten ahalegindu behar zenukete.
ResponderEliminarZuen klaseak ez dira guztiz teorikoak izango, beraz. Haur Hezkuntzako irakasleak izan behar duzue?!
Zuena irakurrita ez du ematen inolako loturarik egin duzuenik irakurritako testutik zuen lanbidea izan behar lukeen horretara.