martes, 24 de abril de 2012

Antzerkiaren garrantzia Haur Hezkuntzan



Nik pentsatutako jarduera antzerkigintzaren ingurukoa da. Lehenik eta behin argi utzi nahi dut, antzerkigintza ez dela bakarrik eszenatoki batera igotzea eta istorio bat interpretatzea, antzerkigintza lantzeko beste hainbat modu daude, hala nola, klase-kideen aurrean egoera bat espresatzen duten bat edo bi mugimendu, besterik ez, egiten. Antzerkiaren bidez, haurrek hainbat gaitasun lantzen dituzte, hala nola, irudimena, kreatibitatea, gorputzezko, ahozko eta idatzizko adierazpena, etab. Antzerkiaren bitartez, haurrek errealitateko bizitza eta haien irudimeneko mundua nahastu ahalko dute eta horren ondorioz, etorkizunean gertatuko diren zenbait gertaeretara aurreratu ahalko dira, eta inprobisazioaren bitartez, jakingo dute nola jardun beharko duten bizitzako egoera horiei aurre egiteko. 

Izan ere, gure gizartearen hezkuntza sisteman dagoen curriculumaren arabera, antzerkigintza ez du garrantzi handirik. Hala ere, haurrek egunero erabiltzen ari dira antzerkia, jolasean hain zuzen, bai taldeka, bai bakarrik. Hala ere, antzerkigintza oso garrantzitsua da hezkuntzan. Antzerkiaz baliatuz, haurrek haien sentimenduak eta pentsamenduak adierazten dituzte, eta horrek, irakasleari konponbideak edo jarrera berriak pentsatzeko aukera emango dio. Curriculumak planteatzen duen programan, garrantzi handiena duten ikasgaiak, matematika, hizkuntzak, historia… izaten dira. Nik ez dut esaten garrantzi handirik ez dutenik, bakarrik esan nahi nuke, beste aktibitate batzuk existitzen direla onuragarriak direnak haurren garapenerako, eta hor kokatu dezaket antzerkia. Espresatzeko modua landuz gain, beste alderdi batzuk lantzen ditu. Alde batetik, arlo psikomotorra, mugimendu desberdinak eginez eta arlo soziala, beste haurrekin eta irakasleekin harremanak lantzen. Beste alde batetik, taldeko lana ere lantzen da antzerkigintzan. Umeek, besteek nola antzezten duten ikusiko dute eta hobetu beharreko akatsak hobetuko dituzte elkar laguntza landuz. Gainera, antzerkigintza umeen motibazioa sustatzen du, eta hori Haur Hezkuntzan gauzarik garrantzitsuenetariko bat da, umeek pozik egoteko eta aurrera egiteko gogoak pizteko.

Hori guztia lantzeko niri oso interesantea iruditu zaidan ariketa bat pentsatu dut. Haurrek, borobil batean eseriko dira. Lehenik eta behin, haurretako bat altxatuko da eta borobilaren erdialdean jarriko da, mugimendu bat eginez. Gero, bigarren haur batek gauza bera egingo du, aurreko haurraren mugimendua eginez eta gero berak beste mugimendu bat asmatuz. Gerago, hirugarren haurra, aurreko bi mugimenduak egingo ditu eta geroago beste mugimendu bat asmatuko du, eta horrela haur guztiak parte hartu arte. Ariketa honen helburua, mugimendu guztiak modu arin eta egoki batean errepikatzea da. Haurrek mugimendu guztiak errepikatzen saiatu beharko dira laguntzarik eskatu gabe. Jarduera honek, arreta lantzea eragiten du eta taldeko lana sutatzen du, guztiek batera mugimendu segida dibertigarri bat sortuko dutelako. Jarduera hau, objektuekin ere egin daiteke, hala nola, aulkiekin edo pilotekin.

Borobilduz esango nuke, aipatu dudan ariketarekin haurrek lotsa galtzeko ariketa bat egingo dutela eta gainera, mugimendu sekuentzia polit bat sortzen badute, haien gurasoei erakutsi ahalko diete guztiek batera, ondo egin dutela konturatzeko eta haien auto-kontzeptua eta auto-estima igotzeko.

1 comentario:

  1. Jarduera polita pentsatu duzu; hala ere, didaktikako markoa ipintzen ikasi behar duzu (horretarako ere bada gure ikasgai hau).
    Ahalegindu zehazten ekintzak, gaitasunak, helburuak, ebaluazioa... taulatxo batetik pentsatzea da.
    Eta, horixe egiten ikasten duzunean, irakasle asko isilduko duzu, ikasgaiak erraz gainditu eta opozisizoak, tokatzen denenan, ondo prestatu ere bai.

    ResponderEliminar