Gaurko honetan aukeratu dudan jarduera, Youtuben ikusitako bideo bat da. Bideo honetan, hirugarren munduko haurrek hezkuntzaren alorrari begira dauzkaten baliabide eskasak ageri dira. Izan ere, mundu gehienari, eta etorkizun batean irakasleak izango garenoi gehienbat, nolabaiteko amorrua sorrarazten digu mota hauetako iragarkiak ikustean.
Hasteko, lehenik eta behin esan beharra daukat, herrialde hauetan hezkuntza, lehen baino askoz garatuago dagoela, nahiz eta jende asko txaboletan bizi, jatekorik eta dirurik ez eduki, gaixotasun ugari jasan etab. Bideo honetan, hainbat ume ageri dira berba egiten, haien herrialdean hezkuntza nola bizi duten azalduz. Askok, eskolara joateko zortea daukate, baina beste askok oraindik, etxeko gauzetan lan egin behar dute etxekoei laguntzen. Izan ere, argi dago bertako egoera ekonomikoa oso eskasa izaten jarraitzen duela, eta jende gehienak ez duela dirurik haien seme-alabak etorkizunean hain baliagarria izango zaien hezkuntza bat emateko. Hala ere, nahiz eta bertako umeak hemengoak baino askoz baliabide gutxi eduki, hauteman izan dugu, guztiak pozik daudela eskolara joateagatik. Gure kulturan bizi diren umeak eta seguraski guk ere txikitan hori egiten genuela, ez genuen eskolara joan nahi, hainbeste gauza genituenez, hezkuntzaren garrantzia kontuan hartzen ez genuelako. Baina ume hauek badakite zer galtzen ari diren eskolara ez joateagatik, eta ez dute haien gurasoen bizimodu latza eduki nahi.
Beste alde batetik, komenigarria da aipatzea, gauden mendean gaudela, beharrezkoa dela lotura afektibo bat ezartzea ume baten eta eskolaren artean, munduko edozein lekutan; guztiak daukatelako etorkizun batean goi-mailako ezagutzak edukitzeko eskubidea. Izan ere, ez dago hezkuntza ukatuko duten arrazoirik XX. mende honetan. Honen bitartez, etxean ikasten ez ditugun milaka gauza ikas ditzakegu, jende ezberdinarekin sozializatzeko aukera daukagu (eskolatik ateratzen baitira betirako alboan izango ditugun lagunak), besteen pentsamenduak ezagutzeko aukera ere, eta bereziki, etorkizun batean, heziketa egoki bat edukitzea modu adierazgarri batean lagunduko digu lan bat bilatzerako orduan. Bestalde, honen kontra aurkituko dudan arrazoi bakarra, umeek, familiarekiko duten harremana indartzen dutela da, etxearen inguruan igarotzen baitute egun osoa. Hala ere, arrazoi hori ez da hezkuntzaren kontra egoteko zergatia, eta curriculumean agertzen diren hainbat arrazoi aipatuko ditut, umeek haien egunerokotasunean hezkuntzaren beharra zenbaterainokoa den erakutsiz. Lehenik eta behin, lehenengo eremuari begira, hau da, norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala, umeek herrialde horietan eskolan betetzen dutela hauteman izan dugu. Hala nola, haien gorputzen zenbait funtzio ezagutzen eta adierazten dituztela, edo haurrak, ingurukoengandik bestelakoa dela ikusi behar du, eta nork bere buruaren irudi benetakoa eta positiboa eratu, adibidez, bideoan hitz egiten duen ume batek esaten duenez, hasieran eskolara joatea beldur ematen zion, baina egunak aurrera joan ahala, berarengan konfiantza hartzen joan zen, gainontzeko haurrekin erlazionatzen joan zelako eta bakoitza mundu bat dela ikusi zuelako, berarengan positibismoa gailenduz eta konfiantza barneratuz. Beste alde batetik, curriculumaren hirugarren eremuaren lanketa ere lantzen dute ume hauek eskolan, alegia, hizkuntza: komunikazioa eta adierazpena. Hala nola, komunikazioaren aldeko jarrera erakusten dute, bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan komunikatzean, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko. Honen adibide jarri dezaket besteak beste, eskolan dauden ume askok, hezkuntza desberdina hitz egiten dutela haien artean, kultura desberdinak dituztela, eta elkarren artean komunikatzen direla guztiaren gainetik.
Laburbilduz, honen guztiaren ondoren esan nahi dudana da, nik etorkizun batean irakaslea izango naizen ikuspegitik, badela ordua gauden mendean gaudela, herrialde horietan bizi diren umeei merezi duten hezkuntza ematea. Haur horiek, ez dute ezer txarrik egin, zorte txarra eduki baino ez, eta ez dute merezi daukaten bizimodu latza bizitza guztian jasatea. Nire ustez, guztiok eman behar dugu gurea den zerbait gutxi bada ere, pixkanaka-pixkanaka haien bizimoduak hobetzea lortuko dugulako denon artean. Niri behintzat, gai honek iguindu egiten nau, dirua daukan jende askok, apeta ugari erosten dituztelako, eta bitartean miloika pertsonak gosez hiltzen ari direlako. Baina gaia ez da hori, gaia, etorkizun batean, hezkuntzaren munduan nabarmenki sartuta gaudenenean alegia, herrialde horietara bidaiatzea, edo behintzat hemendik laguntza minimo batzuk noizean behin eskaintzea da, hezkuntza baita mundu honetan bizitzeko beharrezkoa dugun alor bat.
Alderdi asko ditu zure iruzkinak; nire oharra azken paragrafoan oinarrituko dut.
ResponderEliminar"Han" bizi diren umeei "merezi duten hezkuntza" emateko sasoia dela aldarrikatzen duzu, baina, oker ez banago, zuk horren aldeko ezer ez duzu egiten, eta ez dut uste ezer egin dezakezula pentsatzen duzunik. Horrek gauza bat esan nahi du, zure ahalmenetatik haratago pentsatzen ari zarela, zure eskuetatik haratago dagoen errealitateari begiratzen diozula. Gaur horien errealitateak hunkitu ahal bazaitu ere, ez dizu ezertarako balio. Beste ume horiei ere ez.
Zure praktikak Guatemalako eskola batean egin behar dituzula esango bazenit, zuk hor zer egina baduzula pentsatuko bazenu; zori gaiztoko ume haiei izena ipini ahalko bazenie, hurrun ikusi beharrean zure ondoan ikusiko bazenitu, haiek-gu muga hori ikusiko ez bazenu, orduan benetan arituko zinateke zerbait ona egiten. Bestela, telenobelaren aurreko malkoek baino askoz gehiarako ez du balio.
Ondoan duzunari begiratu behar diozu horixe hobetzeko, hor egin dezakezulako lana. Hementxe berton badira ume asko kalbario batean bizi direnak; nahi baduzu, hortxe baduzu zer egin.
Oharra. XXI mendean gaude, ez XX.ean