martes, 3 de abril de 2012

Ligatzeko gaitasunak.


Aurrean daukazun pertsonarekin harremanetan zaudenean, ondo tratatzea, berarengan interesa duzula adierazteko.

Gaitasun hori jorratzeko erakusleak:

·         Leunki hitz egiten dio.
         -Txarto: Konfiantza gehiarekin hitz egiten dizu, oso koipetsua da.
         -Ederto: Errespetuz hitz egiten dizu.
         -Baleko: Batzuetan astuna izatea eta beste batzuetan ez.
 
·         Laudorioak esaten dizkio.
      -Txarto:  Oso astuna izan, esaten dituen laudorio gehiegizkoak dirudite.
      -Ederto: Alaitzeko eta ondo sentiarazteko erabiltzen ditu.
      -Baleko: Nahiz eta batzuetan lekuz kanpokoak izan, onartzekoak dira.

·         Denbora asko begiratzen dio.
         -Txarto: Bere begirada jan egingo dizula adierazten du eta denbora osoan zer egiten  duzun kontrolatzen du.
         -Ederto: konplizitatezko begiradak eta interesak adierazten dituenak.
         -Baleko:  Momentu batzuetan kontrolatu egiten du eta besteetan, aldiz, ez dizu kasurik egiten.
   
·         Berarentzako begiak bakarrik ditu.
           -Txarto: Beste neskak agertzen direnean begiratzen geratzen da.
           -Ederto: Nahiz eta neska politak agertu, bera, ez ditu begiratzen.
           -Baleko: Noizbehinka neskei begira, baina, interesa adierazi gabe.

·         Atsegina eta barregarria da.
        -Txarto: Pailazokeria asko egiten ditu berak barre egiteko, gustu txarreko bromak egiten ditu.
       -Ederto: Egiten dituen broma eta txantxa gehien-gehienak solaskideari atsegin eragiteko egiten ditu, egokiak eta gustu onekoak dira.
       -Baleko: Zenbait broma egiten ditu, batzuk solaskideari barrerik eragin gabe, baina denak errespetuzkoak. Atsegin jokatzeko ahaleginak egiten ditu melosoa izan gabe.

·         Berarekin eroso sentitzea eragiten du.
      -Txarto: Konfiantza gehiegi erakusten du, beste pertsona deseroso sentiaraziz.
      -Ederto: Berarekin egotean, gustura egon, hitz egiteko gauzak izan isilune deserosoak ekiditen.
     -Baleko: Noizbehinka, elkarrekin egotean isiluneren bat agertu edo, egoera ez atsegin gertatu.  

1 comentario:

  1. Nahiko zuzen; erakusleak birpentatu behar dituzue.
    "Leunki hitz egiten dio" diozue, zuzenago: "hitz egiteko modua"...

    ResponderEliminar