Gaurko honetan, umeekin egiteko aukeratu izan dudan jarduera musikaren inguruan doa, hau da, ikasleek irakaslearen laguntzaz gitarra batekin egin ahal dutena. Aukeratutako Youtubeko bideo hau, irakasle euskaldun batek Ingalaterran egindako aktibitatea da. Bertako umeak, abesti bat euskaraz abesten dute aurretik euskararik jakin gabe.
Hasteko, jarduera hau egitean edota musikako zeozer egitean erritmoa oso garrantzitsua da. Horrela, haurrek koordinazioa landu eta hobetzen dute, berauen psikomotrizitatea landuz eta denborak kontrolatuz. Izan ere, musikak erlazio estua du matematikekin.
Musikaren alorretik jarraituz, ikasle hauek instrumentu desberdinak ikusten dituzte, bata, irakasleak jotzen duen gitarra eta bestetik, ikasle nagusi batek jotzen duen bateria. Honek intrusmentuak desberdintzearekin batera, ondoren hauek frogatzeko aukera izanik. Haurrek gustuko dute gauza berriak probatzea ezezaguna dena, ezaguna bihurtuz.
Beste alde batetik, ikasleek hizkuntza berri bat ezagutzen dute eskualde batean hitz egiten dena. Ez dute hizkuntza hau bere osotasunean ezagutzen baina hitz solte batzuk ikastea ahalegintzen du. Gainera, bideo honetan agertzen diren ikasle guztiak ingelesak dira eta erabiltzen duten ahoskera egokia dela esan daiteke, esaten duten gehiengoa ulertzen baita.
Laburbilduz, musika lantzeko era berdina izan daiteke beste herrialde batzuetan ere, hau da, hemen landu ahal dituzun abesti batzuk, beste herrialde batean landu ditzakezu eta honek, gauza bakar batekin hainbat jarduera desberdin egitea eskaintzen dizu. Adibidez, hasiera batean musika landuz eta gero, hizkuntza horren ingurua landuz.
Ez dut ezagutzen izan. Ikusgarria. Ken 7koek flipatu egingo lukete. Ez dut uste, ez dakit, Gernikako San Fidelekoek hain ondo kantatzea lortukoko luketenik, hitzkuntza ezagutu arren.
ResponderEliminarItzal gustatu zaidan arren, HHtik hurrun ikusten dudala ere esan behar dizut. HHn ere lan daiteke musika, eta zalantza barik, askok lantzen dutena baino gehiago, eragingarriago eta sakonago; baina bideoan agertzen dena LHkoa da. Musikaren lanketa interesatzen bazaizu, ikertu HHn zer egiten den, oso interesgarria da-eta.
Lehengoan nire seme nagusiak 3 urte egin zituen eta etxera Happy Birthday To You kantatzen etorri zitzaigun etxera, seinale hizkuntzak eta musika lantzen direla gure herriko eskolan ere.