Aurkitutako argazki hau arreta handia deitu dit, eta gainera, oso baliagarria iruditu zait Haur Hezkuntzan hasi berrian den 3 urteko ume batentzat. Izan ere, honen bitartez, umea, koloreak ezagutzen hasiko da banan-banan eta pixkanaka-pixkanaka. Gainera, koloreez gain, alfabetuaren hitz guztiak ikasi ahal izango ditu, azkenik animalien munduan pixkanaka barneratuz, dortoka bat baitelako guzti hau agerian uzten duena. Honen bidez, umeak gauza ugari ikasi ahal izango dituela uste dut eta irudi bakar bati begira baino ez.
ninos
Haur hiperatiboei buruzko dokumentu hau aukeratu dut interesgarria iruditu zaidalako. Gaur egun gure munduan arazo asko sortzen dira gai honen inguruan, umeak asko mugitzen badira edo ume ez obedienteak badira gurasoak medikuetara eramaten dituzte eta hiperatiboak direla esaten diote. Nik, dokumentu hau aukeratu dut gaixotasun honi buruz gauza gehiago ikasteko aukera delako, honen bidez gaixotasun honi buruz ikasten dut eta gaixotasun honen ezaugarriak zeintzuk diren eta hiperatibitate motak zeintzuk diren.
Bideo hau aukeratu dut entretenigarria iruditu zaidalako. Nire ustez, bideoak entretenigarriak izan behar dira eta bukaeraraino ikusteko gogoa piztu behar dute, horrexegatik aukeratu dut bideo hau, non txakurraren alde bat ezagutu daiteke, alde barregarria, jolasteko gogoak dituen aldea. Nire aburuz, txakurraren alde hori ezagutzea, janaria edo zaintzeko teknikaz aparte, garrantzitsua da.
• http://www.surf30.net/
• http://www.costasurf.com/2012/
Bi web orri hauek aukeratu izan ditut batak bestearen beharra duelako. Lehenengoa olatuen eta mareen egoerari buruz hitz egiten du. Bigarrenak berriz, surfari buruzko informazioa, berriak, materialak, etab. eskaintzen ditu. Baita ere, lotura bat du surfari buruzko informazio guztia dagoen orrialde batera.