lunes, 14 de mayo de 2012

Birziklatzearen garrantzia HH-tik




Aurkeztuko dudan hurrengo ekarpena egiteko, eguneroko bizitzan garrantzi handikoa ikusten dudan gai batez arituko naiz. Alegia, hondakinak birziklatzeak daukan begirunea. Horretarako, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan lantzen hasi beharreko pausu batzuk jarraituko ditugu, ekintza hau modu egoki batean bideratu dadin.

Hiru urtetetatik aurrera, umeak, hondakinak bereizteko gaitasuna daukate. Bereizteko gaitasun hau, etxean bizitakoaren arabera izan daiteke. Hau da, etxe batzuetan, beste batzuetan baino gehiago birziklatzen da, gurasoen arabera, eta haurrak beraz, ohitura gehiago ala gutxiago izango dituzte. Izan ere, haurrak txikitatik kartoia, beira, plastikoa…bereizten ikusten badute, portaera berdina izango dute haiek ondoren. Honen ostean beraz, argi geratu behar da, ingurunearen zaintza, gure etxeetatik ateratzen dela. Haurrak jarduera honekin, ez dira soilik ingurunearen garrantziaz ohartuko eta bertan parte-hartzeak dakartzan onuraz jabetuko. Beira, plastikoa, eta antzeko produktuak bereizten ikasteaz gain, kolore desberdinak hautematen ikasiko du edukiontziei esker, bakoitza zertarako balio duen ikasiz. Honetaz gain, gainontzeko pertsonekin sozializatzeko aukera paregabea eduki dezake, alegia, bizilagunekin.

Ekintza hau aurrera eramateko, haurrei jarduera dibertigarri bat proposatu diegu, eta modu honetan, txikitatik birziklatzen ikasiko dute eta ariketa dibertigarri bat bezala hartuko dute. Hasteko, lehenik eta behin, egingo dugun lehenengo gauza, kartulina bat hartzea izango da, bertan, edukiontzi eta hondakin desberdinak idatziz. Gometxen bidez, gauza bakoitza dagokion zaborrontzian ipiniko ditugu, eta honen ostean, kartulina azaldu egingo diegu. Hasteko, zakarra hautatu beharko dute, eta non bota behar den jakin. Hondakinak, 5 multzo desberdinetan banatuak izan daitezke: papera, beira, plastikoa, gainontzeko janariak, eta jostailuak, pilak… Hondakin hauek, nonbaitera bota beharko ditugu, eta horretarako, bost edukiontzi desberdin daudela jakinaraziko diegu, eta bakoitza koloreekin erlazionatuko ditugu. Hala nola, urdina, papera eta kartoiarentzat; berdea, beirarentzat; horia, plastikoarentzat; grisa, gainontzeko bazkariarentzat, eta beste kolore batzuetakoak eta tamainaz txikiagoak direnak, jostailuak edo pilak botatzeko. Guzti hau azaldu ondoren, kalera irtengo dira, eta ikasiko guztia praktikan jarri ahal izango dute. Ekintza honen xedea honetaz gain, Curriculumean agertzen diren hainbat helburu betetzean datza. Adibidez, jarduera honek ingurunearen ezaguera betetzen du gehienbat. Hala nola, haurrak, ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea oso garrantzitsua da, haietan jardu­teko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera. Hala nola, umeak, ingurunean dauden elementu guztiak ezagutu behar dituzte, birziklatu ahal izateko, eta hori guztia ikastean, gaitasun horiek garatu ahal izango dituzte. Gainera, portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratu behar dituzte, eta beren jokabidea arau horietara egoki­tu. Hau da, birziklatzeak dakartzan oinarriak eta arauak jakitea oso garrantzitsua izango du. Honetaz gain, azken eremuan ere, helburu bat ala beste betetzea du oinarri. Alegia, komunikazioaren aldeko jarrera erakustean. Izan ere, haur bakoitzak, ikasi nahi duela erakustarazi behar du, eta horretarako, adi egon behar da, zalantzak dituenean galdetuz. Adibidez, heldua, kartulina azaltzen duen bitartean, komunikazioaren aldeko jarrera nabarmena erakutsi behar du.


Ekarpenari amaiera emateko, lehen esan dudan moduan, Haur Hezkuntzako  lehenengo zikloan lantzen hasteko ekintza bat da, baina ondo legoke bigarren zikloan amaituko balitz, batzutan agian, piska bat konplexua iruditu dakiokelako umeari, eta helduari azaltzerako orduan. Argi geratu behar zaigu beraz, birziklatzearen zeregina, txiki-txikitatik bai etxean bai eskolan landu behar dugun gaitasun bat dela. Horrela, haur horiek, adin gehiago daukatenean, ikasitako guztia landuko dutelako, eta honetaz gain, ingurukoei azaltzeko aukera izango dutelako, adibidez lagunei. Modu honetan, ingurunea zaintzeko aukera paregabea edukiko dugu, dibertimenduari atsedena ematen diogun bitartean.

jueves, 10 de mayo de 2012

Ipuin motorea



Ipuin motorea, momentu honetan Psikomotrizitatearen Garapena izeneko ikasgaian lantzen ari garen gaia da. Ekarpen honetarako, nik pentsatu dudan ipuin motore bat aurkeztuko dut, nire ustez oso egokia delako Haur Hezkuntzan lantzeko. Lantzen ari garen hori, kontzeptuak ikasteko baliogarria izateaz gain, etorkizunean erabiltzeko baliogarria dela pentsatzen dut, Haur Hezkuntzako irakasleak izango garenean.

Nire ipuinaren protagonistak, egurrezko haur talde bat da, benetako haurrak bihurtu nahi direnak. Horretarako, zenbait animali izan behar dira lehenengoz. Lehenik eta behin, horma-barrak erabiliz tximinoak izango dira eta haiek bezala jardun beharko dute. Tximinoetatik, igelak izatera pasatuko dute haien mugimenduak kopiatuz, eta horretarako, hanka saltoan ibili beharko dira eremu batetik bestera. Geroago, zoruan zehar zenbait birak emanez, lehoiak bihurtuko dira eta lau hanketan jarrita lehoien zarata imitatu beharko dute. Geroago, belauniko ibiliz kanguruak bihurtuko dira eta gimnasioan egongo diren eserlekuetan salto egin beharko dute. Sugeak bihurtzeko, bi hankekin batera saltoka eta txaloak emanez beste eremu batera joan beharko dira eta bertan arrastaka koltxoneta batera ailegatu, txiri-buelta bat emateko eta benetako umeak bihurtzeko.

Jarduera honetan, umeek hainbat ekintza egin behar dituzte zenbait material desberdin erabiliz, hala nola, horma-barrak, eserlekuak eta koltxonetak, helburu zehatz bat lortzeko, benetako umeak bihurtzea. Irakasleen helburua, haurrek gauza bat lortu nahi dutenean ahalegindu behar direla frogatzea da, eta aldi berean, garapen psikomotorra eta autonomia lantzea. Psikomotrizitatea ariketa osoan zehar lantzen da, denbora guztian mugimenduan daudelako haurrek, zailtasunei aurre egiteko gaitasuna landuz. Autonomia, denbora osoan lantzen den beste faktore bat da. Irakasleek bertan egongo dira haurrek laguntza behar dutenean, baina hala ere, beraiek bakarrik saiatu beharko dira helburua lortzen.

Jarduera honetan irakasleek ebaluatuko duten gauzarik garrantzitsuena, arazoei beraien kabuz aurre egiteko gaitasuna izango da. Haurrek zenbait zailtasun izango dituzte benetako pertsonak bihurtzeko bidean eta horiek nola gainditzen dituzten eta laguntza eskatu duten edo beraien kabuz saiatu diren baloratuko da. Borobilduz, jarduera hau haurren zenbait gaitasun landuz gain, ondo pasatzea eta haurrak motibatuak egotea eragiten du, entretenigarria delako eta ondo pasatzen dutelako. Nire aburuz, oso jarduera egokia da Haur Hezkuntzako klase batean erabiltzeko, areago, etorkizunean, nik erabiltzen saiatuko naizen ariketa bat da, pedagogikoa, dibertigarria, abileziak lantzen dituena, praktikoa, onuragarria eta polita iruditzen zaidalako.


martes, 8 de mayo de 2012

Autoebaluazioa



Posterra
Txostena
Azalpena
Txarto     
Posterra ulergarria ez da eta ez daude irudirik.
Jarritako informazioa gaizki elaboratuta dago eta ez da egokia.  
Ez dugu informazio nahikoa eman gure gaia ulertzeko.

Nahiko




Jarritako informazioa oso orokorra izan da, datu zehatzagoak falta izan dira. Irudiei esker ulermena eta atentzioa errazten zen.   
Erabilitako informazioa egokia da baina txostenean antolatutako era  nahiko eskasa.



  
Galdera asko erantzun ditugu, hala ere, zenbait galdera erantzun gabe geratu ziren.



   
Ondo



↑        
Guztiz ulergarria da eta ulertzeko azalpenik ez dira behar.



Landutako informazioa egokia izan da, bilaketan nahiko  denbora eman dugu eta garapenean beharrezkoa izan  den informazioa hartu eta modu egokian idatzi dugu.
Ahozko azalpenean, posterrean agertzen zen informazioa eta irudiak azaldu dugu.  Ulertu gabe geratu zen informazioa entzuleen galderen bidez argitu izan dugu.
↑   


Gure iritzia egindako lanari buruz,  nahiko ona izan da. Nahiz eta, gabezi batzuk egon azalpenaren aldetik, txostenaren aldetik eta baita ere posterraren aldetik.  Posterraz hitz egitean, esan behar dugu,  informazio falta egon dela, datu zehatzagoak jarri behar izan  genituelako, baina, agertzen ziren irudiei esker ulermena erraztatzea lortu dugu.  Honetaz gain, txostenari buruz esan beharrekoa, landu dugun informazioa egokia izan dela da. Izan ere, informazioaren bilaketari denbora nahikoa eskaini diogu, eta garapenean interesa jarri dugu. Hala ere, esan beharra dago, bitartekoen erabileraren barruan, teknologia berrien erabileran gehiegi oinarritu garela eta beste erabilerak pixka bat alde batean utzi ditugula. Azkenik, ahozko azalpenari dagokionez, aproposa izan dela uste dugu,nahiz eta  posterrean agertzen zen informazio eskasa azaldu , entzuleek zituzten galderak erantzunez, gaia argiago utziz.
Orain aipatu duguna, lana modu egokia egiteko era izan da. Baina, txarto eta primeran egiteko erak ere badaude. Hala nola:

Txarto:  Posterrean agertzen den informazioa ez da ulergarria eta gainera ez dira irudirik agertzen. Izan ere, ikustean, jendeak ez du ulertzen transmititu nahi dugun mezua edo informazioa.  Txostenean garatu dugun informazioa ez da egokia, bilaketa txarra eta eskasa izan da eta garapenean akats ugari agertzen dira. Azkenik, ahozko azalpenean,  informazio gutxi eta eskasa ematen da, ez da nahikoa gaia ulertarazteko. Honetaz gain, entzuleek egindako galderei ezin izan diegu erantzun, ez genekielako.

Primeran:  Posterrean agertzen zen informazioa ugaria zen, gainera, jarritako argazkiak eta irudiak ikusiz, gure gaia argi uzten da eta galderak egonez gero, behar bezala erantzun diegu dudarik eduki gabe, gaia menperatzen dugula erakutsiz.  Txostenean garatu dugun informazioa gaiari guztiz egokitua egon da, behar izan den guztia jarri izan baitugu inolako informazioa ahaztu barik eta idazteko modua oso egokia izan da, erabili dugun hizkuntza landua eta garatua izan delako.

lunes, 7 de mayo de 2012

Koloreak eta zenbakiak.

Gaurko betebehar honetan, ze garrantzia duten zenbakiak eta koloreak haurrengan azpimarratuko dut. Umeak, zenbakien kontzeptua eta koloreak txikiak direnean ondo barneratu behar dute, hau da haur-hezkuntzaren helburu bat.

Nik, duela gutxi arte ez nintzen konturatzen ze garrantzitsuak diren kontzeptu hauek, baina, nire txikitako irakasleari elkarrizketa egin nionean, konturatu nintzen. Haur-hezkuntzan ematen diren ezagutzak minimoak dira, baina minimo hauek bete egin behar dira eta gainera ezagutzak ondo barneratuak egon behar dira.

Denok pentsatzen dugu umeak ikastolara joaten direnean zenbakiak eta koloreak oso ondo dakitela, baina, benetan buruz dakite izenak ez dute bere errealitatezko kontzeptuarekin erlazionatzen. Hau gertatu zitzaidan niri, nik 2-3 urteko bi lehengusin dauzkat eta egun batean haiekin kaletik nihoan eta esan nion zenbatuko dugu, hasi ginen eta pausoak ematean zenbakiak esaten zuen, berehala konturatu nintzen zenbakiak eta pausoak ez zutela zerikusirik.
Hau guztiarekin, esan nahi dut haurrak txikiak direnean lehenengo momentuan izenak buruz ikasten dutela eta denborarekin benetazko kontzeptuekin lotzen dutela, baina hau ikastea eta ondo ikastea oso garrantzitsua da, koloreak eta zenbakiak gure bizitza arruntean egunero daudela eta.

Horretako, zenbait ariketa aurkitu ditut interneten, adibidez, zenbakiekin, gauza bat, bi gauza berdin, hiru gauza berdin etab. Gero, haurrei eskatu behar zaie elkartzea eta prozesu guztia errepikatzen da, errepikapenen bidez ikasten dute umeak.

Amaitzeko, esan behar dut, lehenen esan dudan moduan, ezagupenak minimokoak direla, beraz, bere adinetara egokituak dauden kontzeptuak irakatsi behar zaie, adibidez, bakarrik ikasi behar dute 6-10 zenbaki arte, edo kolore batzuk, garrantsitzuenak.

domingo, 6 de mayo de 2012

Ipuin ilustratuak



Goian ikusten dugun bideo honen bidez, haurrek baloreak lantzen dituzte. Esan beharra dago, bideo honek haurrentzako ipuin bat kontatzen duela marrazkiak irudikatuz. Material hau klasean haurrekin erabiltzea egokia dela iruditzen zait, gaur egun, beharrezkoak eta garrantzitsuak diren baloreak lantzen dituelako, hala nola, kooperazioa. Material didaktiko honek, haurraren interesa hartzen du, gauza bisualei esker, ipuin bat entzuten egon beharrean soilik.

Bestalde, ipuinak animalien istorio bat kontatzen duenez, haurrentzako oso erakargarria da, haurrek animaliak gustuko baitituzte. Momentu batzuetan, haurrak ipuinean gertatzen den gauzaren batekin identifikatuak sentitzen badira, hau da, haiek dituzten gauzak aurkezten badira ipuina hobeto ulertuko dute eta horretatik balore on batzuk ataraz eta ikasiz.

Jarduera hau unitate didaktiko baten atal bat izan daiteke, baloreak irakasteko era erraz eta dibertigarria baita. Honi esker, curriculumeko hainbat helburu betetzen dira, haurraren garapena egoki bideratuta egoteko.