lunes, 30 de abril de 2012

Euskal dantzak eta haurrak


Gaurkoan egokitutako hurrengo ekarpena, txikitatik gaur arte izan dudan afizio batera bideratuko dut. Alegia, euskal dantzetara. Euskal dantzak, adin guztietarako aproposa den kirol bat da; 4-5 urterekin hasten da, eta nahi den adinera arte burutu daiteke. Honen adibide jarri dezaket, nik 5 urte nituenean jarduten hasi nintzela, eta gaur egun oraindik horretan diraudala, dantzatzen hasten diren umeei klaseak ematen noizean behin.

Jarduera hau hautatzea egokia iruditu zait, umeak dantza tradizionalekiko gustua bermatzen hasten direlako txiki-txikitatik, modu ludiko eta dibertigarri batean, eta garai batean dantzatzen ziren dantzen galera bat ez suposatzea baimentzen dutelako. Alegia, Euskal Herriko kultura eta tradizioak bizirik jarraitzea. Ekintza hauen bidez, haurrek, musikaren erritmoarekin eta gorputzaren mugimenduarekin gozatuko dute, koordinazioa landuz, eta gainera, gainontzeko umeekin sozializatzeko aukera paregabea izango dute. Izan ere, euskal dantza asko, binaka edo taldeka dantzatzekoak dira.

Umeak, hasieran, dantza errazak lantzen hasiko dira, haien adinera eta habilezietara egokituz. Hala nola, txulalai, zazpi-jauzi, esku-dantza, san-petrike, eta antzekoak. Haurrek dantza hauek behatzerakoan, berehala imitatzen hasiko dira, pausu guztiak lortu arte. Izan ere, hori da aurrean aipatutako horien xedea; ikusmen soilaren bidez, umeen motibazioa piztea, eta haiengana egokitzea. Honen adibide jarri dezaket, musika irakasgaian landutako Esku-dantza famatua. Bertan, umeak, binaka jarriko dira lerro zuzen bat eginez. Ondoren, musikaren erritmoarekin, aurrean daukan kidearekin, eskuen eta hanken arteko dantza bat egingo dute, birak emanez. Musikaren erritmoa, geroz eta azkarragoa izango da, eta haurrak, azkarrago dantzatu beharko dute beraz. Dantza honen xedea, umeak, psikomotrizitatea landuz, musikaren erritmoa jarraitzea da, alegia, musika geldo baldin badoa beraiek ere geldo joatea, eta azkarrago baldin badoa, azkarrago dantzatzea. Hau da, nolabaiteko koordinazio bat edukiz. Honetaz gain, haien motibazioa pizteko dantza aproposa da.

Gainera, Curriculumean agertzen diren eremu desberdinak betetzea du helburu. Alegia, lehenengo eremuari begira, hau da, norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala, landu egiten dute. Izan ere, alderdi horren zenbait helburu betetzen dituzte, hala nola, musikaren bidez, gorputza kontrolatzean aurrera egitea, zentzumen pertzepzioa garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioaren inguruko ezaugarrietara egokitzeko. Honetaz gain, bigarren eremua ere betetzen dute, alegia, ingurunearen ezagueraren barruan, haurrek, inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea, haietaz gozatzeko eta aintzat hartzeko. Izan ere, haurrek, dantzatzeko ezagutza nahikoak edukitzean, alboko herrietako jaietara dantza egitera joateko aukera edukiko dute, modu honetan, bertako tradizioei buruzko informazioa jasoz.

Laburbiluz, honen guztiaren ondoren aipatu beharra daukat, Euskal dantzak, umeek haurtzaroaren garapenean landu beharreko kirol apropos bat dela. Honekin, ez dutelako soilik, dantza egiten ikasiko, musikaren berri eta kultura desberdinen inguruko ezagutzak lortuko dituzte txiki-txikitatik, aldi berean. Gainera, umeetan hain garrantzitsua den ondo pasatzeko aukera ezinobea edukiko dute, motibazioa gailentzea baita dantza hauen helbururik nabarmenena.


jueves, 26 de abril de 2012

Curriculumaren txuleta

ESPERIENTZIA EREMUAK:
- Bakoitzak bere kabuz eta irakasleen laguntzarekin ezagutzak barneratzea.
- Eskola, guraso eta irakasleek segurtasuna eskaini haurrari harremanak ezartzeko eta ingurukoengandik independizatzen hasteko.
-Jolasa erabiltzea ezinbestekoa, garapena egokia eta osasungarria izateko.

INGURUNEAREN EZAGUERA 
-Ingurune naturala, fisikoa eta soziala ezagutzen.
-Helburua: errealitatearen adierazpen zehatza, ingurunearekiko sentimendua garatzea, errespetatzea eta interesa izatea.
-Haurrek familia eta eskolako kideak direla ohartu.  
-Jaruderak haurren sozializazioaren oinarriak.
-Gizarte-ohituretara/inguruko kultura-eremuetara hurbildu.

HIZKUNTZAK: 
-Banakoaren-inguruneraren harremanak zabaltzen lagundu, horrela, komunikatzeko tresnak hobetu.
-Erabiltzen den 1go hizkuntza: Gorputzarena eta keinuena.
- Etapak aurrera joan ahala, beste adierazpenak ezagutu.
-Komunikazio gaitasunak hobetzeko: Mezuak jaso/interpretatzeko gaitasunak landu.
-Batzen diren hizkuntzak:  hitzezkoa, artistikoa, gorputz-hizkuntzarena, ikusi-entzumenezkoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena.



Autoebaluazioa.


Posterra
Txostena
Azalpena
Txarto



Nahiko
Jarritako informazioa oso orokorra izan da, datu zehatzagoak falta izan dira. Irudiei esker ulermena eta atentzioa errazten zen.


Ondo

Landutako informazioa egokia izan da, bilaketan nahiko  denbora eman dugu eta garapenean beharrezkoa izan  den informazioa hartu eta modu egokian idatzi dugu.
Ahozko azalpenean, posterrean agertzen zen informazioa eta irudiak azaldu dugu.  Ulertu gabe geratu zen informazioa entzuleen galderen bidez argitu izan dugu.



Taulan ikusten den moduan, gure iritzia lanaren inguruan, orokorrean ona izan da. Kontuan izan dugu eskainitako denbora eta jarritako interesa. Azalpena egitean, konturatu gara posterrean agertzen zen informazioa ez zela nahikoa, datu oso orokorrak jarri ditugula informazio gutxi eskainiz. Hala ere, azalpena eta txostena egokiak izan direla iruditu zaigu, lehen esan dugun moduan, informazio egokia aukeratu dugu eta entzuleen galderak erantzun ditugu haien zalantzak argituz. Horregatik, uste dugu gure nota lan honetan 7 eta 8-aren inguruan egongo dela.

martes, 24 de abril de 2012

BITARTEKOEN ERABILERAK POSTERRA

Antzerkiaren garrantzia Haur Hezkuntzan



Nik pentsatutako jarduera antzerkigintzaren ingurukoa da. Lehenik eta behin argi utzi nahi dut, antzerkigintza ez dela bakarrik eszenatoki batera igotzea eta istorio bat interpretatzea, antzerkigintza lantzeko beste hainbat modu daude, hala nola, klase-kideen aurrean egoera bat espresatzen duten bat edo bi mugimendu, besterik ez, egiten. Antzerkiaren bidez, haurrek hainbat gaitasun lantzen dituzte, hala nola, irudimena, kreatibitatea, gorputzezko, ahozko eta idatzizko adierazpena, etab. Antzerkiaren bitartez, haurrek errealitateko bizitza eta haien irudimeneko mundua nahastu ahalko dute eta horren ondorioz, etorkizunean gertatuko diren zenbait gertaeretara aurreratu ahalko dira, eta inprobisazioaren bitartez, jakingo dute nola jardun beharko duten bizitzako egoera horiei aurre egiteko. 

Izan ere, gure gizartearen hezkuntza sisteman dagoen curriculumaren arabera, antzerkigintza ez du garrantzi handirik. Hala ere, haurrek egunero erabiltzen ari dira antzerkia, jolasean hain zuzen, bai taldeka, bai bakarrik. Hala ere, antzerkigintza oso garrantzitsua da hezkuntzan. Antzerkiaz baliatuz, haurrek haien sentimenduak eta pentsamenduak adierazten dituzte, eta horrek, irakasleari konponbideak edo jarrera berriak pentsatzeko aukera emango dio. Curriculumak planteatzen duen programan, garrantzi handiena duten ikasgaiak, matematika, hizkuntzak, historia… izaten dira. Nik ez dut esaten garrantzi handirik ez dutenik, bakarrik esan nahi nuke, beste aktibitate batzuk existitzen direla onuragarriak direnak haurren garapenerako, eta hor kokatu dezaket antzerkia. Espresatzeko modua landuz gain, beste alderdi batzuk lantzen ditu. Alde batetik, arlo psikomotorra, mugimendu desberdinak eginez eta arlo soziala, beste haurrekin eta irakasleekin harremanak lantzen. Beste alde batetik, taldeko lana ere lantzen da antzerkigintzan. Umeek, besteek nola antzezten duten ikusiko dute eta hobetu beharreko akatsak hobetuko dituzte elkar laguntza landuz. Gainera, antzerkigintza umeen motibazioa sustatzen du, eta hori Haur Hezkuntzan gauzarik garrantzitsuenetariko bat da, umeek pozik egoteko eta aurrera egiteko gogoak pizteko.

Hori guztia lantzeko niri oso interesantea iruditu zaidan ariketa bat pentsatu dut. Haurrek, borobil batean eseriko dira. Lehenik eta behin, haurretako bat altxatuko da eta borobilaren erdialdean jarriko da, mugimendu bat eginez. Gero, bigarren haur batek gauza bera egingo du, aurreko haurraren mugimendua eginez eta gero berak beste mugimendu bat asmatuz. Gerago, hirugarren haurra, aurreko bi mugimenduak egingo ditu eta geroago beste mugimendu bat asmatuko du, eta horrela haur guztiak parte hartu arte. Ariketa honen helburua, mugimendu guztiak modu arin eta egoki batean errepikatzea da. Haurrek mugimendu guztiak errepikatzen saiatu beharko dira laguntzarik eskatu gabe. Jarduera honek, arreta lantzea eragiten du eta taldeko lana sutatzen du, guztiek batera mugimendu segida dibertigarri bat sortuko dutelako. Jarduera hau, objektuekin ere egin daiteke, hala nola, aulkiekin edo pilotekin.

Borobilduz esango nuke, aipatu dudan ariketarekin haurrek lotsa galtzeko ariketa bat egingo dutela eta gainera, mugimendu sekuentzia polit bat sortzen badute, haien gurasoei erakutsi ahalko diete guztiek batera, ondo egin dutela konturatzeko eta haien auto-kontzeptua eta auto-estima igotzeko.

Egokitze prozesua.

Gaurko zeregina burutzeko, txikitan gertatu zitzaidan arazoa kontuan hartuko dut. Nik, eskolara joten hasi nintzenean, 3 urte inguru neuzkan eta gorroto nuen eskolara joatea. Egunero negar egiten nuen, ez nuen jaten ezta lorik egiten, niretzat eskolara joatea zigor baten modukoa zen. Nik, nire gurasoekin etxean gelditu nahi nuen, haiekin primeran nengoen eta, gainera, andereñoa ikusten nuen bakoitzean oka egiten nuen.
           
        Honekin esan nahi dut, niri gertatu zitzaidana egunero haur askoei gertatzen zaie, arazo arrunt bat da. Guztiok pasatzen gara eskolako lehenengo ezuneetatik, batzuk ondo, beste batzuk ez hain ondo aldiz.

       Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait egokitze prozesuari buruz interneten aurkitu dudan orri honetan esaten dena aipatzea. Umea ohituta dago bere gurasoekin eta ezagutzen duen pertsonekin egotera, berarentzat eskolara joatea bere ohituren aldaketa bat da. Eskolari esker, haurra bere autonomia garatzen joango da, konturatuko da bera bakarrik gai dela gauza asko burutzeko.

Lehen esan dudan moduan, nik neuzkan portaerak, kanpoko portaerak ziren, negarra, ostikoak … Baina, horretaz gain, badaude beste motako portaerak, barrukoak, umea isolatua geratazen da, ez du beste umeekin jolastu eta egon nahi, ez dauka konfiantza inorengan.

Hori guztia kontuan hartuz, ni irakaslea izango nahizenean, arazo hauekin kontu handiz ibiliko nahiz, egokitze prozesua oso garrantzitsua iruditzen zaidalako. Egoera honetatik ez dira bakarrik umeak igaro behar, gurasoak eta irakasleak prozesu hau igaro behar dute. Askotan, gurasoak eta irakaslea umeei gertatzen zaienaren errudunak dira, ez dute haurren portaerak eta egoerak behar den moduan ulertzen.

Horregatik, guraso eta irakasleen artean koordinazioa egon behar da, horregatik urtero egiten dira bilerak klaseak hasi baino lehen, ados jartzeko nolako jarrera izan behar duten. Ikasleek gurasoei esaten diete eskolaz ondo hitz egitea, eta lehenengo egunetan batera egoten dira klasean gurasoak eta haurrak. 

martes, 17 de abril de 2012

Ligatzeko gaitasunak


Aurrean daukazun pertsonarekin harremanetan zaudenean, ondo tratatzea, berarengan interesa duzula adierazteko.
Gaitasun hori jorratzeko erakusleak:
         Hitz egiteko era:
-Txarto: Koipetsua da eta oihuka hitz egiten dizu.
         -Ederto: Errespetuz eta leunki hitz egiten dizu.
         -Baleko: Batzuetan astuna izatea eta beste batzuetan ez.
 
         Transmititzen duen mezua:
      -Txarto:  Sentsurik gabeko laudorioak esan dizkizu, astunegia bihurtuz.
      -Ederto: Alaitzeko eta ondo sentiarazteko, laudorioak erabiltzen ditu.
      -Baleko: Nahiz eta batzuetan lekuz kanpoko laudorioak esan, onartzekoak dira.

         Begirada:
         -Txarto: Beste leku batera begiratzen du hitz egiten duzun bitartean.
         -Ederto: Konplizitatezko begiradak adierazten ditu.
         -Baleko:  Momentu batzuetan arreta jartzen dizu eta besteetan, aldiz, ez dizu  asurik egiten.
   
         Interesa:
           -Txarto: Beste neskei zuri baino arreta gehiago jartzen dizkie.
           -Ederto: Nahiz eta neska politak agertu, ez die jaramonik egiten.
           -Baleko: Noizbehinka neskei begiratzen die, baina, interes gehiegi adierazi gabe.

         Izateko era:
        -Txarto: Lekuz kanpo dauden txorakeriak egiten ditu.
       -Ederto: Egiten dituen broma eta txantxak zuri atsegin eragiteko egiten ditu, egokiak eta gustu onekoak dira.
       -Baleko: Zenbait broma egiten ditu, batzuk zuri barrerik eragin gabe, baina denak errespetuzkoak. Atsegin jokatzeko ahaleginak egiten ditu astuna izan gabe.


         Erosotasuna:
      -Txarto: Konfiantza gehiegi erakusten du, zuri deseroso sentiaraziz.
      -Ederto: Berarekin egotean gustura zaude, hitz egiteko gaiak asmatzen ditu isilune deserosoak ekiditu nahian.
     -Baleko: Noizbehinka, elkarrekin egotean isiluneren bat agertzen da, hala ere, egoera ez da desatsegina.