Aurkeztuko dudan hurrengo ekarpena egiteko, eguneroko bizitzan garrantzi handikoa ikusten dudan gai batez arituko naiz. Alegia, hondakinak birziklatzeak daukan begirunea. Horretarako, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan lantzen hasi beharreko pausu batzuk jarraituko ditugu, ekintza hau modu egoki batean bideratu dadin.
Hiru urtetetatik aurrera, umeak, hondakinak bereizteko gaitasuna daukate. Bereizteko gaitasun hau, etxean bizitakoaren arabera izan daiteke. Hau da, etxe batzuetan, beste batzuetan baino gehiago birziklatzen da, gurasoen arabera, eta haurrak beraz, ohitura gehiago ala gutxiago izango dituzte. Izan ere, haurrak txikitatik kartoia, beira, plastikoa…bereizten ikusten badute, portaera berdina izango dute haiek ondoren. Honen ostean beraz, argi geratu behar da, ingurunearen zaintza, gure etxeetatik ateratzen dela. Haurrak jarduera honekin, ez dira soilik ingurunearen garrantziaz ohartuko eta bertan parte-hartzeak dakartzan onuraz jabetuko. Beira, plastikoa, eta antzeko produktuak bereizten ikasteaz gain, kolore desberdinak hautematen ikasiko du edukiontziei esker, bakoitza zertarako balio duen ikasiz. Honetaz gain, gainontzeko pertsonekin sozializatzeko aukera paregabea eduki dezake, alegia, bizilagunekin.
Ekintza hau aurrera eramateko, haurrei jarduera dibertigarri bat proposatu diegu, eta modu honetan, txikitatik birziklatzen ikasiko dute eta ariketa dibertigarri bat bezala hartuko dute. Hasteko, lehenik eta behin, egingo dugun lehenengo gauza, kartulina bat hartzea izango da, bertan, edukiontzi eta hondakin desberdinak idatziz. Gometxen bidez, gauza bakoitza dagokion zaborrontzian ipiniko ditugu, eta honen ostean, kartulina azaldu egingo diegu. Hasteko, zakarra hautatu beharko dute, eta non bota behar den jakin. Hondakinak, 5 multzo desberdinetan banatuak izan daitezke: papera, beira, plastikoa, gainontzeko janariak, eta jostailuak, pilak… Hondakin hauek, nonbaitera bota beharko ditugu, eta horretarako, bost edukiontzi desberdin daudela jakinaraziko diegu, eta bakoitza koloreekin erlazionatuko ditugu. Hala nola, urdina, papera eta kartoiarentzat; berdea, beirarentzat; horia, plastikoarentzat; grisa, gainontzeko bazkariarentzat, eta beste kolore batzuetakoak eta tamainaz txikiagoak direnak, jostailuak edo pilak botatzeko. Guzti hau azaldu ondoren, kalera irtengo dira, eta ikasiko guztia praktikan jarri ahal izango dute. Ekintza honen xedea honetaz gain, Curriculumean agertzen diren hainbat helburu betetzean datza. Adibidez, jarduera honek ingurunearen ezaguera betetzen du gehienbat. Hala nola, haurrak, ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea oso garrantzitsua da, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera. Hala nola, umeak, ingurunean dauden elementu guztiak ezagutu behar dituzte, birziklatu ahal izateko, eta hori guztia ikastean, gaitasun horiek garatu ahal izango dituzte. Gainera, portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratu behar dituzte, eta beren jokabidea arau horietara egokitu. Hau da, birziklatzeak dakartzan oinarriak eta arauak jakitea oso garrantzitsua izango du. Honetaz gain, azken eremuan ere, helburu bat ala beste betetzea du oinarri. Alegia, komunikazioaren aldeko jarrera erakustean. Izan ere, haur bakoitzak, ikasi nahi duela erakustarazi behar du, eta horretarako, adi egon behar da, zalantzak dituenean galdetuz. Adibidez, heldua, kartulina azaltzen duen bitartean, komunikazioaren aldeko jarrera nabarmena erakutsi behar du.
Ekarpenari amaiera emateko, lehen esan dudan moduan, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan lantzen hasteko ekintza bat da, baina ondo legoke bigarren zikloan amaituko balitz, batzutan agian, piska bat konplexua iruditu dakiokelako umeari, eta helduari azaltzerako orduan. Argi geratu behar zaigu beraz, birziklatzearen zeregina, txiki-txikitatik bai etxean bai eskolan landu behar dugun gaitasun bat dela. Horrela, haur horiek, adin gehiago daukatenean, ikasitako guztia landuko dutelako, eta honetaz gain, ingurukoei azaltzeko aukera izango dutelako, adibidez lagunei. Modu honetan, ingurunea zaintzeko aukera paregabea edukiko dugu, dibertimenduari atsedena ematen diogun bitartean.



