Gaur aukeratutako jarduera erritmoari buruzko jarduera bat da eta haurrek erritmoaren gaitasuna landuko dute. Ariketa zaldi lasterketa bat izango da, non haurrek zaldien habiadura kontrolatzen ikasiko duten.
Lehenik eta behin haurrek lurrean eseriko dira haien aurrean irakaslea egonda, denek ondo ikusi ahal izateko. Hasteko, umeek zaldien trosta imitatuko dute. Horretarako, belaunetan golpeak emango dira modu erritmiko batean. Irakasleak markatuko du erritmoa, kolpeak astiroago edo azkarrago noiz eman behar diren esanez eta haurrek kasu egingo diote erritmoa handitzen edo txikitzen. Zaldiak, zenbait oztopoekin topatuko dira eta momentu horietan haurrek, atzerantz etzan egingo dira hankak eta besoak altxatuz. Oso garrantzitsua da lasterketaren bukaera, haurrek oso-oso azkar mugitu beharko direlako mugara lehenengoak ailegatzek, hau da, lasterketa irabazteko. Ariketa dibertigarriagoa egiteko, harmailatan dagoen jendea agurtu dezakete umeek. Bukatzeko, mugan egiten den argazkia aterako dute, non umeek beraien barre politena jarri beharko duten.
Jarduera hau haurren arlo psikomotorra lantzen du gehien bat, nahiz eta arlo soziala ere landu. Arlo soziala beste umeekin jarduten dutelako lantzen dela esan ahal da, hau da, lasterketa bakar batek irabazi behar duenez, besteek baino azkarrago mugitzen saiatzen dira haurrek, haien erritmoa besteen erritmoekin konparatuz. Arlo psikomotorra, momentu guztietan lantzen ari dira, ariketa hau egiterako, ezinbestekoa delako gorputzaren mugimendua eta horren ondorioz, haurren koordinazioa hobetzen da. Curriculumaren arabera, lehenengo eremua, hau da, norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala, lantzen dute, alderdi horren zenbait helburu betetzen baitituzte, hala nola, norberaren autoestimuko eta autonomia pertsonaleko sentimenduak garatzea; mugara lehenengoak ailegatzen saiatzen direnean. Gorputza kontrolatzearen helburua ere lantzen dute, zaldiaren trosta imitatzerakoan habiadura kontrolatu behar dutelako eta azkenik, errespetuzko jarrera ere garatzen dute, lasterketa irabazten duen haurra errespetatuz. Curriculumaren bigarren eremua ere lantzen dute jarduera honetan parte hartzen duten umeek, ingurunearen ezaguera lantzen dutelako. Ingurune fisikoa, naturala eta soziala lantzen dute modu aktibo batean, gidatzen dituzten zaldien ibilera ezagutuz eta naturak jartzen dizkien eragozpenak saihestuz.
Nire aburuz, jarduera honek ez ditu alde txarrik. Oso dinamikoa dela uste dut, haurrek ondo pasatzen dutelako eta aldi berean ikasten dutelako. Nire ustez oso garrantzitsua da erritmoa lantzea, horrexegatik umeak txikiak direnetik landu behar dela pentsatzen dut. Erritmoa, bizitzan egunero edo ia egunero egiten diren gauzetarako oso baliagarria da, korrika egiteko adibidez. Erritmoa zer den, eta beraien gorputza kontrolatuz erritmoa jarraitzen ikasten badute, hau da, mugimendu guztiak ondo egiteko oinarria dena, hainbat gauza oso errazak irudituko zaizkie haurrei, hala nola, dantza egitea, musika jotzea, etab. Laburbilduz, erritmoa eta koordinazioa edozein pertsona argi eduki behar dituen oinarrizko bi kontzeptu dira, eguneroko bizitzan gorputza kontrolatzen jakiteko eta hainbat jarduera ondo jarduteko.