martes, 20 de marzo de 2012

2012-03-20


Bideo hau aukeratu dugu, Youtubetik hartuta. Oso interesgarria iruditu zaigu, zenbait gaitasun lantzen dituztelako haurrek. Gure ustez, bideo honek, hobeto esanda, bideo honetan agertzen den jarduera hau  haurrentzako aproposa dela uste dugu curriculumean agertzen diren hainbat helburu betetzen dituelako eta umeei hainbat ezagutza berri eskeintzen dizkiolako.

Lehenik eta behin, arlo psikomotorra lantzen dutela esan dezakegu. Haurrek borobil bat egin beharko dute eta bueltak emango dituzte, honek haurraren garapenean laguntzen du, hala nola, bere koordinazioan eta orekan. Jarraitzeko, umeek psikologiako hainbat arlo desberdin lantzen dituzte harremanak egiten dituzten bitartean. Arlo kognitiboa lantzen dute hainbat ezagutza berri barneratzen dituztelako, adibidez, kanta honen letra ikastea eta pasai edo ingurune horretan dauden hainbat objetu berri ikusi eta ikasten dituzte. Ingurunea ikusterakoan gauza berriak ikasteko interesa pizten zaie haurrei, sentipen berriak piztuz eta autonomia lantzen hasiz. Gauza berri bat ikasterako orduan, umeek izandako esperientzien bidez barneratu egiten dituzte ezagutza berriak esperientzia horiekin lotuz. 
Arlo soziala ere landu egiten dute jarduera hau taldeka egiteko baita. Jarduera edo ariketa bat taldeka egiterakoan, banaka egin beharrean, umeek haien arteko elkarlana bultzatzen dute bata besteari lagunduz eta harreman berriak sortuz. Azken honek, portaera sozialak lantzea dakar, besteenganako jokabidea nolakoa izan behar den erakutsiz eta moralitatea zeharkako era batean azalduz. Honek ez dira normalean era zuzen batean irakasten imitazioz ikasten baitituzte haurrek.

Amaitzen joateko, bideo honetan ikus dezakegunez ume bakoitzak nahi duen moduan mugitu ahal da, honek haurrari askatasuna emanez. Askatasun horrek, mugimendu berriak sortzeko eta praktikatzeko aukera ematen die, sormena landuz eta honekin batera, bere garapen psikomotorra hobetuz. Izan ere, ume bakoitzak norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala lantzen hasten da. Honekin esan nahi dena da, ume bakoitza bere nortasun propioa ezagutu eta garatu egiten duela, besteetatik bereiztuz. Nortasuna sendotzearekin batera, autoestimua zer den garatuz joaten da bere burua era positibo batean ikusten hasiz sentimendu berriak garatzeko.

1 comentario: