Gaurko ariketa egin beharreko jarduera berriz egitea izango da, horretarako, youtuben bideoak ikusten aritu naiz eta bideo hau aurkitu dut.
Bideoa ikusi eta gero konturatu nahiz musika ze garrantzia duen umeengan, beraz, nire ariketarako musika erabiliko dut.
Nire ariketa haurrei musika jartzea izango da. Lehenengoz haurrei gustatzen zaien musika jakin beharko dugu, gero haurrei musika jartzeko, beraz, galdetu beharko zaie. Gero, musika mota desberdinak jarriko dizkiet eta haurrak musika entzuten duten bitartean nahi duten mugimenduak egingo dituzte, eta musika entzuten ez dutenean geldirik geratu beharko dira, horretarako, eremu zabala beharko dut. Gero, ariketa amaitu ondoren haurrei zer iruditu zaien galdetuko zaie eta berriz errepikatuko dugu, baina, honetan haurrak gauzak hartu ahal izango dute mugimenduak egiteko musika entzuten duten bitartean.
Lehen esan dudan moduan, bideoa ikustearekin batera eta klasean entzundakoarekin konturatu nahiz musika haurrentzat oso garrantzitsua dela. Haurrak musika entzutean espresioa lantzen dute, gainera, txikiak direnean musika interpretatzeko abilitate askok dituzte, batzuk besteak baino gehiago.
Pentsatu dudan ariketa 4-5 urteko umeentzat izango da, nahiz eta bideoan agertzen den haurra txikiagoa izan, umeak txikiak direnean gorputza mugitzeko gaitasun gehiago daukate eta horrez gain, irudimena garatuagoa. Honekin esan nahi dut, ariketa hau aproposa izango dela guzti hori lantzeko, lotsa ez daukatenez eta gauza berriak egiteko prest daudenez primeran pasatuko dute eta mota guztietako mugimenduak egingo dituzte, batzuk musikarekin batera, beste batzuk aldiz, musikarekin deskoordinatuagoak egongo dira. Baina, benetan interesgarria izango dena musika gelditzerakoan geldirik geratu behar direla izango da eta haiek erreakzioak nolakoak izango diren ikustea, gero, gauzak hartuko dituzte eta haiekin zein mugimendu motak egiten dituzten ikustea.
Interesgarria.
ResponderEliminarHurrengoan zuzentzen segitzeko:
Ez ahaztu pentsatzea egiten ari zarena zertarako ari zaren egiten, zer lantzeko, nola egingo duzun eta nola jakingo duzun zuk egin eta lortu nahi izan duzuna lortu duzun ala ez (gaitasunak, helburuak, edukiak, metodologia eta helburuak).
Bestela, musikaz ari zarela; umeei galdetzearen bitartez (soilik) ez da ardaztu behar euron musika-hezkuntza; bestela gauza berriak solilik entzungo lituzkete marrazki bizidune berrietan sartuko balituzte (edo nagusiagoetan TB, irrati edo tabernetan). Hezitzaileak norabidea pentsatu egin egin behar du.