miércoles, 14 de marzo de 2012

Ran Rober Ran abestia.

Uztaia gora gora
lurretik zerura,
gira alde batera
ta gero bestera,
ta behera behera behera
ta behera behera bai!
Uztai barruan preso
gelditu naiz orain!
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po (berriz)


Nire aukera Ran rober ran abestia izan da, kantu hau  Haur hezkuntzako umeentzako euskal abestia delako.
Kantu honen bidez umeak hainbat gauza ikas ditzakete eta aldi berean psikomotrizitatea lantzen dute.
Abesti honen hitzak kotxe batean zaudela eta ibiltzen zarela, gora eta behera eta uztailaren barruan eta kanpoan zaudela dira.

Abesti honen musika lasaia eta posagarria da umeek entzuten duten bitartean abesteko nahia pisten zaie, gero, esan dudan moduan hainbat gauza latzen dituzte. Keinu kanta da umeek abesten duten bitartean keinuak egiten dituzte uztailaz baliatu, uztaila kotxe baten bolante moduan edo lurrean uzten dute kanpoan eta barruan daudela irudikatzeko eta bai goian bai bean irudikatzeko. Gainera, kantu honen bidez beste ikasgai edo beharrezkoak diren gauza batzuk barneratzen dituzte, kanpoan, barruan, goian eta bean kontzeptuak. Hauek umeek ikastea ezinbestekoa da eta beraz abesti honek lagundu egiten du.

Laburbilduz, aukeratu dut abesti hau umeentzako aproposa iruditzen zaidalako, asko ikasten duten eta gainera oso alaia denez ez dute ahaztuko. Txikitan guztiok kantu honek entzuten genuen eta orain gogoratzen dugu.  Abesti honen helburua umeak kantatzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko gogoak piztea da eta aldi berean barneratu behar dituzten kontzeptuan modu egoki eta dinamiko batean izatea. 

1 comentario:

  1. Kanta hori interesgarria da; zuk horri buruz egiten duzun iruzkina motz gelditzen da baina. Curriculumarekin batu behar zenuke, aberaste aldera.
    Umeen irudi bat eraikitzen duzu, ulertzen dudanez, zu umetan nolakoa zinen pentsaturik; horrek arazo larriak eragin ahal dizkizu edozein testuinguru desberdintsutan. Ume guztiei ez zaie, berez, Ran Rober Ran gustatzen; irakatsi egiten zaie antzerako kantez osatutako konstelazio batean haziak direlako.

    ResponderEliminar