jueves, 22 de marzo de 2012

Animaliekin lanean


Gaurko jarduera osatzeko, nik aukeratutako ariketa animalien ingurukoa da. Ariketa hau ez da batere konplexua, Haur Hezkuntzako haurrentzako aukeratuta baitago. Ariketa mota hau edozein animaliekin egin daiteke, baina komenigarria da animali arrunt bat erabiltzea, hau da, haurrek ezagutzen duten animali bat, adin hauetan oso garrantzitsua delako haurren motibazioa eta ikasteko gogoak piztea, katua edo txakurra adibidez. Jarduera hau zenbait ataletan banatuta dago, lehenik eta behin, margoketa, bigarrenik, animali horri buruzko ipuinak eta istorioak lantzea, hirugarrenik, animaliaren izenaren lehenengo letra lantzea eta azkenik txotxongiloak eta panpinak egitea eta haiekin jolastea. Atal horiek, haurraren adinaren arabera egingo dira. Lehenengo eta bigarren atalak, Haur Hezkuntzaren lehenengo zikloan lantzeko dira eta hirugarren eta laugarren atalak, Haur Hezkuntzaren bigarren zikloan. 

Jarduera hau ezin da egun bakar batean egin, haurrek atal bakoitza zenbaitetan errepikatu behar dute, errepikapenaren bitartez ikasten baitute. Aukeratutako jarduera oso sinplea izan arren, faktore asko lantzen ditu eta haurren gaitasun asko lantzen ditu. Alde batetik, arlo psikomotorra lantzen da, hala nola, margotzerakoan, txotxongiloak egiterakoan eta haiekin jolasterakoan. Margotzerakoan kontu handiz ibili behar dira marratik ez irteteko, eta txotxongiloak egiterakoan, lekeda eta oihalak erabiltzeko orduan kontu handiz egin beharko dute. Beste alde batetik, arlo soziala lantzen dute. Nahiz eta margotzea bakarkako lana izan, irakasleak istorioak kontatzen dituenean eta txotxongiloekin jolasten dutenean denek batera egiten dute, harreman soziala sendotuz. Bukatzeko, arlo kognitiboa ere lantzen dela aipatu nahi dut, zenbait kontzeptu bereganatzen baitituzte haurrek, hala nola, letrak, animaliaren izenaren lehenengo letra margotuz; animaliaren itsura nolakoa den, animaliaren marrazkia margotuz; material desberdinen izena eta erabilera, txotxongiloak egiterakoan; etab.

Jarduera hau Curriculumaren zenbait atal lantzen ditu. Lehenengoa norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala da. Haurrek margoketa landu behar dutenean haiek bakarrik egingo dute, zenbait gauza kontuan hartuz, hala nola, nondik margotu behar duten eta nondik ez, bakoitzak bere txotxongiloa nola egingo duen, arazoren bat badaukate bi ariketa horiek egitean beraien kabuz saiatu beharko dira konpontzen…. Gauza horiek guztiak egiteko bere gorputza kontrolatzen ikasi behar dute eta egin beharrekoaren plangintza bat osatu beharko dute. Bigarren atala Ingurunearen ezaguera deitzen da. Atal hau etengabe lantzen dute haurrek ariketa hau egiterakoan. Naturako animaliak lantzen dituzte, istorioen bitartez adibidez. Istorio horietan, animali zehatz hori nolakoa den, nola deitzen den, etab. ikasiko dute. Aldi berean, portaera sozialeko oinarrizko arauak ikasten dituzte, txotxongiloekin jolasterakoan besteen txotxongiloak nolakoak diren errespetatuz eta beraien lana aurkezteko txanda errespetatuz. Hirugarren atalari Hizkuntzak deritzo, komunikazioa eta adierazpena lantzen dituena. Alderdi hau lantzen dute haurrek plastikarekin saiakuntzak egiten dituztenean, hau da, txotxongiloak eta margoketa egiterakoan; hizkuntza lantzen dute animaliaren izena ezagutzean eta horren lehenengo letra margotzerakoan. Gainera, txotxongiloak bukatuak daudenean modu sortzaile batean erakusten dizkiete beste klase-kideei.

Bukatzeko, aipatu nahi nuke, ariketa honen aspektu positiboak eta negatiboak. Aspektu negatiboekin hasiko naiz, positiboak baino gutxiago direlako. Gauzatze honetan, garrantzitsuena ordena da. Hau da, jarduera hau zenbait ariketatan oinarrituta dago eta ariketa horiek orden zehatz batean egin behar dira. Lehenik eta behin, margoketa, gero, istorioak, geroago, letren ezaguera eta azkenik eskulanak. Antolaketa hori jarraitzen ez bada, haurrek ez dute modu egoki batean ikasiko, hasi behar delako erresenetik, geroago zailtasun maila igotzen joateko. Zenbait eskoletan, ez dago denbora nahikorik pauso guztiak jarraitzeko eta nire ustez ariketa hau osoa eta modu zuzen batean lantzen bada, haurrek kontzeptu asko ikasiko dituzte, baina horrela ez bada egiten, jarduera hau ez du ezertarako balio izango.

Alderdi positiboak aldiz, ugariak dira. Haurrek kontzeptu asko eta gaitasun asko lantzen dituzte eta aldi berean, haur gehienek gustuko duten gai bat denez, ondo pasatzen dute ariketak entretenigarriak eta erakargarriak iruditzen baitzaizkie, etab. Gainera, hau guztia lortzen da harremanak sendotuz. Hau da, adin horietan oso garrantzitsua da haurrek gurasoekin, irakasleekin eta haien artean duten harremanak sendotzea. Irakasleek momentu guztietan prest egongo dira haurrei laguntza eskaintzeko, batez ere zailtasun handiagoa duten ariketetan, txotxongiloak egitearena adibidez. Gurasoek ere parte hartzen dute gauzatze honetan, haurrek txotxongiloak egiteko material batzuk etxetik eraman behar dituztelako, eta momentu horretan gurasoek lagundu behar dietelako material egokiak aukeratzen. Ikasleek etengabe daude sozializazioa lantzen eta haien arteko harremanak hobetzen, batez ere azkeneko jardueran, hau da, txotxongiloak aurkezterakoan. Bakoitzak besteen lana ikusiko du eta hortik gauza gehiago ikasi ahalko ditu.

Laburbilduz, jarduera hau oso jarduera onuragarria da haurrentzat hainbat gaitasun lantzeaz aparte, modu dinamiko batean egiten baitu, ikaslea pertsonai aktiboa izanez. Nire aburuz eskoletan landu beharreko ariketa izateaz gain, etxean landu ahal den ariketa da, erraza delako eta familiaren, irakasleen eta ikasleen arteko harremanak hobetu ahal dituelako.

1 comentario:

  1. Hauxe da asko idaztea, Maria!
    Eta, garrantzitsuagoa, asko pentsatzea.

    Hurrengorako, antolatuago egin behar duzu, zerrendak eta izenburuak erabiliz, esate baterako. Nahi gabe, egin duzun moduan lotura batzuk aldendu egiten zaizkizu eta gauza batzuk nahastu egin dituzu.

    Norabide zuzenean ari zara.

    ResponderEliminar