martes, 13 de marzo de 2012

Haurrentzako kanta

 

Bideo hau aukeratu dut, oso didaktikoa delako. Ikusten egon naizen bitartean irribarre bat atera zait, oso ariketa alaia iruditu zaidalako. Animalien ingurukoa da, gai interesgarria haurrentzat, gainera, ez da oso luzea, egokia astuna ez izateko baina laburregia izan gabe.

 Ariketa honekin, haurrek zenbait arlo lantzen dituzte, hala nola, arlo psikomotorra eta arlo soziala. Bideoan erakusten den abestia, keinu abesti bat da, hau da, haurrek denbora osoan keinuak egiten egon behar diren abesti mota, kontuan hartuz, keinuak abestiak esaten duenaren araberakoak izango direla. Kasu honetan, ibiltzeko modu desberdinei buruz datza eta horrexegatik, umeek denbora guztian alde batetik bestera ibiltzen, pertsonak egiten duten moduan edota zenbait animali egiten duten moduan, dabiltza. Horrexegatik nabaritu dut psikomotrizitatea lantzen dela.

 Abesti hau erritmo desberdinak ditu, mantsoagoak, arinagoak, etab. eta hori monotonia sortzea ekiditen du, aldi berean, haurrei motibazioa eta entretenituak egotea eragiten diena. Haurrek barre egiten dute animaliei imitatzean eta batzuk besteei begiratzen diete mugimendua ea nola egiten duten ikusteko eta kopiatzeko, horrexegatik esan dezaket arlo soziala lantzen dutela, harreman soziala lantzen dutelako.

Ariketa hau oso ariketa ona da pedagogiaren arloan. Haurrek hainbat gauza desberdin ikasten dituzte; animalien ibilera, erritmoa jarraitzea, abestiaren letra, mugimenduak koordinatzea, animali mota desberdinak, etab. eta guzti hori ondo pasatzen duten bitartean.

Laburbilduz, bideoan agertzen den jarduera haur, haurrekin lantzea komenigarria eta egokia dela uste dut, haurrek konozimenduak bereganatzen dituztelako, harremanak lantzen dituzten eta dibertitzen diren bitartean.

1 comentario:

  1. Zuri Josuneri esan dizkiodanen antzerakoak esango nizkizuke.
    Saiatu curriculumarekin batzen eta saiatu gelan pentsatzen. Cantajuegosen ezaugarrietarik bat gaztelera da eta hori ere kontuan izantekoa da, zuk aipatzea eta analizatzea erabat ahaztu duzuna.

    ResponderEliminar