martes, 20 de marzo de 2012

Haurrentzako poemak

Poesia irakasle askok haur hezkuntzan erabil dezaketen errekurtso bat da, baina oso gutxik erabiltzen dutena. Gure ustez, hitzezko edota idatzizko literatura genero hau Haur Hezkuntzako umeekin erabiltzeko aproposa dela uste dugu erabiltzen dituen errimengatik, eta hauen bitartez erakusten duenagatik.

Hasteko, klasean poemak landuz, Haur Hezkuntzan bada, irakasleak irakurriz, umeek interesa jarri beharko dute poemari adi egoteko, baina hau ez zaie zaila egingo poemak duten erritmoari esker. Poemez aparte, hainbat abesti daude aurkitu izan dugun web orri horretan. Honek ere umeen interesa erakartzen du, erritmoa duen guztiak erakargarriak izaten direlako umeentzat. 

Orrialde honen bitartez, lantzen den arlo nagusia kognitiboa da, hau da, haurrek ezagutza berriak bereganatzen dituzte. Ezagutza hauek agertzen diren baloreak dira, hauek era zehar batean ikasten dituztenak. Esan beharra dago, abesti batzuekin batera mugimendua egiten dela, beraz, mugimendu kantak ageri dira psikomotrizitatea landu ahal izateko. Kasu honetan, haurrek gehien lantzen duten aspektua koordinazioa da, abestearekin batera mugimendu desberdinak egin behar dituztelako.

Azkenik, aproposa iruditu zaigun web orri hau jartzen dugu, bertan, hainbat poema desberdin agertzen direlako eta gai desberdinei buruzko poema politak daudelako. Gai hauek umeen garapenean eragina baitute, umeek ikasteko gaiak  baitira. Baita ere, web orri honetan ume itsuentzako lagungarria diren poemen entzutezkoak daude. Horrela, itsuei laguntzeaz aparte, irakurtzen ez dakiten umeek ere aprobetzatu ahal izango dute.

1 comentario:

  1. Agian zorte txarra izango nuen, baina aurkitu ditudan poesiak, derrigortuta ez bada, ez dakit zergatik erabili HHko gela batean. Eskolak erdaraz eman beharko banitu ere.
    -Bestelako oharrak hurrengoetan agertzen dira eta hobeto zuzenduta daude hau baino-

    * Zergatik izenpetu duzue laurok? Lauron lana da? Bakarrarena ematen du?

    ResponderEliminar