Gaitasuna:
Aurrean daukazun pertsona ondo tratatu, laudorioak esan, bere bizitzako gertakizunei buruz galdetu, etab. pertsona horrengan interesa duzula erakusteko.
-Leunki hitz egiten dio.
-Laudorioak esaten dizkio, gezurtia edo astuna izan gabe.
-Denbora asko begiratzen dio.
-Atsegin dituen gauzak zeintzuk diren galdetzen dio.
-Berarentzako begiak besterik ez ditu.
-Atsegina eta barregarria da, pailazoa izatera ailegatu gabe. Hau da, zenbait broma egiten ditu baina noiz gelditu behar duen kontrolatzen du.
-Denbora berarekin azkar pasatzen zaio, komentatzen dituzten gaiak berarentzako interesgarriak direlako.
-Gauza pertsonalei buruz interesatzen da., hala nola, zelan joan zaion eguna, zer ikasten duen, zer egiten duen denbora librean, etab.
-Berarekin eroso sentitzea eragiten du, konfiantza erakusten diolako naturaltasunez jarduten.
-Edozein arazoren aurrean laguntza eskaintzen dio.
-Beste pertsonak esandakoaren aurrean interesa eta gehiago jakiteko joera erakusten du.
-Berarekin dagoen bitartean, ez du mugikorraren bitartez beste norbaitekin hitz egiten eta berari eskaintzen dio arreta guztia.
Erredakzioari (eta atzean daukan ideiari) buelta bat eman behar diozue, behar den moduan egiteko.
ResponderEliminarInterneten bilatu nola egin behar den: Nola idatzi gaitasunak, cómo redactar una competencia edo holako zerbait.
Zuzendu behar duzue.