Gaurko ekarpena burutzeko interneten aurkitu dudan artxiboan oinarrituko nahiz, honetan, higienearen garrantzia zenbateko den azaltzen digu, eta etorkizunean irakasleak izango garenoi pentsatzea egiten digu zer nolako jarduerak bete beharko ditugun haurrei honen garrantziaren berri emateko.
Higienea pertsona guztientzako ezinbestekoa da, baina, honi buruzko ezagutzak haur-hezkuntzatik ikasi behar ditugu, horregatik irakaslearen papera ezinbestekoa da. Horretarako, irakaslea prestatua egon behar da, higiene gabe oikoena gaixotasunak hartzea izaten baita. Artxibo honetan aipatzen den bezala, irakaslea jarraitzeko eredua izan behar da, beraz, berak egin behar ditu haurrei erakusten dion gauzak.
Eskolan higienea egoteko, prestakuntzak egon behar dira, azazkaletako eskuila, xaboia, eskuoihala, hortz eskuila eta ahoa garbitzeko basoak. Hauek guztiak, umeen eskuetatik hurbil egon behar dira, gainera, erabiltzeko interesa sustatu egin behar diegu.
Umeei higienea izateko interesa pizteko hainbat jarduera burutu dezakegu, adibidez, abesti bat entzuten duten bitartean hortzak garbitu, edo kaletik etortzen diren bakoitzean eskuak eta ahoa garbitzeko ohitura ezarri behar diegu. Nire ikuspuntutik, jarduera hauek eskolan burutzea etxean baino errazagoa izan daiteke, eskolan ezarriak dauden ohiturak betetzea errazago izaten delako. Gero, familiako kideak hauek lantzen jarraitu behar dute, baina, haurrak behartu gabe, bestela ohitura hauek baztertuko dituzte.
Artxiboan aipatzen den bezala, higienea mota desberdinetan ematen da, ez bakarrik garbiketan itxura garrantzitsua ere izaten da, haurrei txamarra janzten irakatsi behar diegu eta hau irakasteko jarduera dibertigarriak daude. Guztiok gogoratzen dugu txikiak ginenean txamarra lurrera botatzea eta salto batekin sorbaldan jartzea. Askenik, higieneari buruzko azterketa honetan umeak helburu hau burutzeko jarduera batzuk agertzen dira.
Ondorio moduan esan dezaket, ekarpen honek burutzeko artikulua laguntza handia eskaini didala, irakurri eta gero haurrei higiene egokia erakusteko garrantzia ulertu dudala.
Gaia eskolan landu beharrekoa bada, jakina; ez dut ikusi baina, norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala ezagutza eremuaz lotu duzunik; eta berez horixe duzu hori ulertzeko marko egokia.
ResponderEliminarAurrekoan komentatu moduan, ahalegindu behar duzue interesak curriculumean aurkitzen edo curriculuma interesetan.