miércoles, 21 de marzo de 2012

Makarroiez egindako lepokoa


Gaurko honetan aukeratutako ekarpena, makarroiez egindako lepoko bat egiteko jarraitu behar diren pausoak azaleratzen dizkigun bideo bat da. Bideo honen aukeraketa egitea aproposa iruditu zait, seguraski, guztiok txikitan egin izan dugun eskulana delako,  eta tradizioa galdu ez dadin, ondo legokeelako gaur egungo Haur Hezkuntzako umeek eskulan hau egiten ikasiko balute. Gainera, aipatu dudan moduan, HH-ko bigarren zikloan, hau da, 3-6 urte bitarteko haurrentzako ariketa dibertigarria dela uste dut.


Hasteko, aipatu nahiko nukeen lehenengo gauza, adin honetako umeentzat ariketa oso sinplea dela da. Bideoan oso ondo aipatzen den moduan, materialen aukeraketa egitea izango da ariketaren xede nagusia (koloreetako makarroiak, korda mehe bat, eta interesa eta motibazioa nabarmentzea). Material horiek edukitzean, umeak korda luzatuko du eta makarroiak sokatik sartzen hasiko da (berak nahi duen ordenean, noski). Azkenik, korda makarroiez betetzean, kontu handia edukiz, sokari korapilo bat egiten saiatuko da. Ariketa hau, edozein lekutan egin daiteke, eskolan nahiz etxean. Baina ez legoke txarto egongo, heldu bat gertu egotea. Izan ere, 3-6 urte bitarteko umeentzako ariketa den arren, hainbat kontzeptu zail ditu hain adin txikiko umeak bakarrik egiteko. Adibidez, materialen aukeraketa egitean, edota kordari korapiloa egitean. Kasu honetan, umeak, laguntza hori jasotzean, Haur Hezkuntzako Curriculumean oso ondo azaltzen den moduan, helduekin eta inguruan duen gainontzekoekin, jarrera positiboa erakutsi behar du, afektuzko eta enpatiazko harremanak ezartzeko haien artean. Horrela, laguntza behar duten bakoitzean, jarrera horri garrantzia eman diotelakoan, laguntza eskatu egingo dute. Honetaz aparte, eskulan hau oso interesgarria iruditu zait, honekin, umea dibertitzen den aldetik, hainbat kontzeptu ere ikasiko dituelako. Hala nola, gure ingurunean dauden hainbat elementu identifikatzea. Horren adibide jarri dezaket, umea sukaldera joatean makarroien bila, jaki motak desberdintzean. Edota zenbakiak ikasi. Adibidez, makarroiak kordatik pasatzerakoan, banan-banan zenbatzean, zenbakiak lantzeko teknika egokia izan daiteke. Beste aldetik, lehen esan dugun moduan, umea, dibertitu ez ezik, gauza berriak ere ikasten ditu, psikomotrizitatea lantzen duen bitartean. Izan ere, eskuekin egiten dituen higidura desberdin eta anitzen bitartez, mugimendua landuko du. Gainera, sozializatzeko modu bat izan daiteke, taldeka egiteko ariketa bat izan daitekeelako ere, elkarlaguntza ondokoarekin sustatuz.

 
Azkenik, laburbiltzeko, esan beharra daukat, behin eta berriz aipatu dudan moduan, umearen haurtzaroan lantzeko jarduera aproposa izango dela makarroiezko lepoko bat egitea. Testuan esan bezala, bere garapen prozesuan zehar eragina izango du, oso ariketa betea baita, eta honen bidez umeak, egindako lepokoari, hau da, ondo egindako lanari garrantzia ematea, eta beraz bere gaitasunetan konfiantza izatea lortuko du, horrela garapenak aurrera egin dezan.

1 comentario:

  1. Norabide zuzenean; orain aurrera egitea tokatzen da.
    Hurrengoan antolatuago idatzi curriculumeko dimentsioez argiago pentsatzeko (oso nahastean duzu gehiena).

    ResponderEliminar