-Aurrean daukazun pertsonarekin harremanetan zaudenean, ondo tratatzea, berarengan interesa duzula adierazteko.
-Gaitasun hori jorrazteko erakusleak:
-Leunki hitz egiten dio; berarengan errespetua adieraziz.
-Laudorioak esaten dizkio; astunegia izan gabe.
-Denbora asko begiratzen dio; egiten duenari arreta jarriz, baina gehiegi kontrolatu gabe.
-Atsegin dituen gauzak zeintzuk diren galdetzen dio; haren gustuko gauzak hobeto ezagutzeko.
- Berarentzako begiak bakarrik ditu; pertsona hori soilik interesatzen zaiola adieraziz.
-Atsegina eta barregarria da, pailazoa izatera ailegatu gabe. Hau da, zenbait broma egiten ditu baina noiz gelditu behar duen kontrolatzen du.
-Berarekin eroso sentitzea eragiten du, konfiantza erakusten diolako naturaltasunez jarduten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario