Zubiri zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu bazkaltzeko? Porrupatata ala txokolatea?)
Zubiri zubiri, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan hasi berri diren umeek abesten duten kanta da. Kanta honen helburua, umeek abestu ez ezik, jolastea ere da. Izan ere, bi haurrek, beren besoekin zubi bat eraikiko dute, haur bat porrupatata izango da eta bestea txokolatea adibidez, baina gelako beste haurrek ez dute jakin behar zer den nor, eta gainontzeko haurrek, ilaran jarrrita abestuz, zubi azpitik pasatuko dira. Abestia bukatzean, zubipean dagoen haurra harrapatu egingo dute zubikoek eta belarrira zer nahiago duen galdetuko diote, kasu honetan: "Porrupatata ala txokolatea?". Aukeratzen duen elementuaren arabera, zubiko haur baten edo bestearen atzean kokatuko dira. Guztiek aukeratzen dutenean, pertsonen "sokatira" egingo dute ea zein taldek irabazi duen jakiteko.
Abesti honen aukeraketa egitea aproposa iruditu zait, didaktikaren inguruko hainbat kontzeptu barneratzen dituelako. Abesti hau, ez da umeak dibertitzeko abesten duten kanta bat soilik, baizik eta gauza berriak ikasteko, dibertitzeko, mugimendua adierazteko… kanta bat. Honen bitartez, umeek psikologian lantzen diren arlo batzuk lantzen dituzte. Hala nola, arlo psikomotorra, gehien lantzen dena da, umeek, etengabe mugimendua lantzen ari direlako. Adibidez, zubiaren azpitik korrika pasatzean edota amaieran sokatirara jolasten dutenean. Honetaz gain, kanta hau, sozializatzeko metodo aproposa izan daiteke, haurrek, gainontzeko umeekin hitz egiteko aukera baitute, eta honetaz gain, gelako kideak hobeto ezagutzeko aukera izango dute, hala nola, jolaskideek bi jaki horien arteko gustua ezagutuko dute. Aipatu beharra daukat ere, abesti honen bidez, umeek kontzeptu desberdinak ikasten dituztela, hau da, kantan esaten diren hitz berriak, adibidez, jaki mota desberdinen izenak, edota herri eta hiri desberdinen izenak. Hala ere, lehen esan dugun moduan, umeek jarduera honekin, dibertitzeko aukera izatea eta kideen arteko elkarlaguntza sustatzea da kantaren helbururik garrantzitsuena.
Laburbilduz, esan beharra daukat, jarduera hau, umeek haien denbora librean jolasteko kanta osatu bat dela, hezkuntzaren inguruan baliagarriak diren hainbat uste argituko dituztelako. Kanta honekin lortu nahi dena, Haur Hezkuntzako zikloa burutzen ari diren umeak motibatzea edo disfrutatzea da. Izan ere, adin honekin, haien mundu magikoan bizi behar dira, denboraren beldur izan gabe, alboan duten pertsonak maitatuz, eta bizitzaren lehen urte horiek gozatuz.
Ahalegin ona.
ResponderEliminarAzalpenean zure karrerako ikaskuntzak eta umeekin landu beharrekoak nahasten dituzu; agian, buruan ere nahastuak dituzu.
Hurrengoan hartu OCDa eta bertakoarekin lotzen saiatu.